Biografia

Nire bizitza Iruni, nire hiriari estu lotua egon da beti. San Migel auzoan jaio nintzen, 1965ean. Eskola-urteak Lekaeneako ikastetxe publikoan eman nituen, eta, gero, Pio Baroja Institutuan. Nire betebehar akademikoez gainera, beti gustatu izan zitzaidan futbolean jokatzea; hain zuzen, hiriko zenbait taldetako atezaina izan nintzen (Dunboa, El Pinar eta Real Union gazte-maila aurrekoa). Urte haietan, mendiarekin zaletzen ere hasi nintzen, eta gaur egun, eutsi egiten diot. Donostian ikasi nuen karrera; Zuzenbidea aukeratu nuen, eta Euskal Herriko Unibertsitatean lizentziatu nintzen.

Ezkondu egin nintzen, eta bi seme-alaba dauzkat. Orain dela 8 urte ingurutik aurrera, nire bizitza osoko ilusioetako bat betetzen ari naiz; Irungo alkatea izatea alegia. 2003an hasi nuen nire lehenengo legealdia Irungo Udaleko alkate gisa, eta 2007ko udal hauteskundeetan, irundarrek berriz hautatu ninduten hiriko alkate izateko. Gaur egun, Euskadiko Alderdi Sozialistako Exekutiboan lantzen ditut udal gaiak, eta batik bat, Udal Lege bat egon dadin lan egiten dut, udal guztiei eskuduntza argiak eta behar dugun finantzaketa bermatze aldera.

Aitortzen dut ez zaidala asti libre askorik geratzen, baina daukadanean, gogoko izaten dut nire familiarekin, irakurtzen eta gure natur ingurune zoragarritik paseatzen igarotzea.

Atal honetan