#Niriburuzko20kontu

  1. Hiru anai-arrebetan zaharrena naiz, anaia bat eta arreba bat ditut.
  2. Izugarri gustatzen zait hondartzan bainatzea, geure eskualdeetakoetan eta Rias Baixasekoetan.
  3. Emaztearen aldetik datorkit Galiziarekiko maitasuna, Pontevedrakoa baita Lourdes; horregatik ematen ditugu han udako egun batzuk.
  4. Bestalde, oso egonarri handiko emakumea da Lourdes, ez dut halako beste inor ezagutzen.
  5. Doministikua jarraian 12 aldiz egiteko gai naiz.
  6. Ez dut gidatzea batere atsegin.
  7. Uste dut egunero jan nitzakeela eltzekariak eta arrautza frijituak, baina ahaleginak egiten ditut kontrolatzeko.
  8. Oso txarra naiz marrazten eta ez naiz oso ona argazkiak egiten, baina ongi samar menderatzen ditut matematikak.
  9. Biografiak irakurtzea eta historiari buruzko erreportajeak ikustea oso gustuko dut. Asko ikasten da iraganari erreparatuta.
  10. Gosaria dut eguneko otordurik maiteena: zuku egin berria, kafesnea, ogi xigortua marmelada eta gurinarekin…. Ezin egunerokoari heldu diezaioket behar bezala gosaldu gabe.
  1. Gorroto dut odola ateratzea.
  2. Alkandora zuriak eta V formako lepoa duten jertseak eta bufandak asko gustatzen zaizkit, baina sekula ere ez ditut eskularruak janzten.
  3. Urteko egunik onena da ekainak 30ekoa. Barrutik bizi dut, eta ezin modu hobean amaitzen dut: betiko lagunekin afaltzen.
  4. Gustatzen zait zinea. Genero guztiak. Oso gustukoa dut zine-aretoan eseri, eta pantaila handiaren aurrean, ilunpean eta isilik, filmarekin gozatzea. hobe Lourdesekin joaten baldinba nahiz
  5. Era guztietako musika gustatzen zait. Pixka bat denetarik entzuten dut.
  6. Artaleku eta Galeko partiduak hobeak dira orain javier nire semearekin ikusten ditudalako
  7. Atsegin ditut sare sozialak. Jende interesgarri asko ezagutu dut haien bidez.
  8. Euskarerkin lanean jarraitzen dut. Konpresioan nahiko ondo nabil, eta polii polki geroz eta gehiago hitz egiten dut.Astean bi egunez jasotzen ditut eskolak.
  9. Egunez egun gehiago gustatzen zait aktualitate eta poltikiari buruz nire alaba Martarekin hitz egitea. Nahi eta beti ados ez egon…
  10. Berriro jaioko banintz eta aukeratu ahal izango banu, Irungo alkate izan nahi nuke.