Hemen ikusten dituzuenak, Udal Hauteskundeetako zerrendan nirekin aurkeztuko diren kideak dira. Hau da nire taldea; pertsona langileak, prestatuak, esperientzia handikoak eta gertukoak dira; guztietan gehien nabarmentzen dena Irunetaz liluratuta daudela da.
Momentu zailak bizi ditugu orain; ez da inprobisatzeko, arriskatzeko edo “irtenbide magikoak” bilatzeko momentua. Gure hiria kudeatzeko frogatutako esperientzia eraginkorra behar da. Irun gobernatzea ez da jolasa. Erabaki egokienak hartu behar dira gure hiriarentzako, gure kaleentzako, gure plazentzako, azken finean gure etxerako. Etorkizunean, garapena, ongi-izatea eta aurrerapena gure hiriko txoko bakoitzera iristea behar dugu. Horregatik gure erantzukizuna betetzen jarraitzea saihestezina da: proiektuak errealitate bihurtzeko, aurrera begira ditugun erronkei aurre egiteko eta, ahal diren berme guztiekin, Irun eta bere biztanleak merezi duten aukeraz beteriko etorkizuna eraikitzeko. Hitzak ondo daude, baina behar duguna gauzak egiten jarraitzea da.
Helburu honekin aurkeztu ditugu gure betetako konpromisoak, Irunen egiten jarraitu nahi dugunaren adibide bezala. Agintaldi berriari begira, nirekin jarraitzen duten kide askoren kudeaketa onaren adibide gisa. Hiritarrekin egon gara egunero eta lehen eskutik ezagutu ditugu dituzten beharrak; horregatik gure konpromisoa finko mantenduko dugu azken urteetako bide onean, gure hirian bizi kalitatea hobetzeko, lan egiten jarraitzeko. Zurekin egongo gara, zure egun goxoetan eta baita ez hain goxoetan.
Ziur nago nirekin dagoen taldea, esperientziarekin, ilusioarekin eta lan egiteko gogoarekin Irunen lan handia egiten jarraitzeko prest dagoela. Orain dela lau urteko IRUNEK BATZEN GAITU, gure goiburua izaten jarraitzen du; denbora honetan zehar elkar mantendu gaituena izan da eta aurrera begira ekimen berriez betetzen gaituena. Lan ona, taldean egiten den lana da eta horretarako ondo lagunduta egon behar da. Ni, duda gabe, horrela nago.
IRUNGO SOZIALISTAK 2011
- José Antonio Santano Clavero
- Miguel Ángel Páez Escamendi
- Maite Cruzado Barrenechea
- Cristina Laborda Albolea
- Pedro Alegre Arrizabalaga
- Fernando San Martín Gubia
- Belén Sierra Cantalapiedra
- Félix Asensio Robles
- Goizane Álvarez Irijoa
- Javier Cía Elola
- Marisol Gómez Adrián
- Felipe Javier Pascua
- Sergio Corchón Arreche
- Azahara Domínguez Urtizberea
- Borja Huerga Herrera
- David Martínez Notario
- Loli Tasis Jerez
- Adela Michelena Cantador
- José García Miller
- Carlos Hernández Encinar
- Juana Albolea Sánchez
- María Fernández Cadena
- Francisca García Lumbreras
- Antonio Sánchez Jerónimo



El blog de José Antonio Santano está gestionado con