Egun ederra eta berri ederrarekin bukatua. Pedro gure taldekidearen alaba, Nerea Alegre, Danborrada 2015 eko Kantinera izango da. Haiekin bukatu dugu larunbata.

Baina horrez gain larunbata honetan La Salleko lagunekin ere egon gara aurtengo bazkarian . Bazkaria baino lehen eta bazkaria ondoren Irungo kaleetan ibili gara gure programa irundarrei gerturatzen. Eta 7:00 retan noski, Artalekura CD Bidasoaren ligako azken partidua ikustera, gainera irabazi dugu!