Gaur 2015eko Udal Hauteskundeetarako kanpaina hasi da. Arratsaldeko 19:00 tan Irungo Foro Hiritarrak antolatua Amaia Kultur Zentroan aurkituko gara Irungo alkategai guztiak. Baina hara iritsi baino lehen agenda biziko eguna izaten ari da, hitzordu askorekin, guztiak garrantzitsuak.
Goiza Teledonostiako kamarekin hasi da eta arratsaldea, aldiz, Radio Iruneko mikrofonoetan amaitu da Real Unionen Mendeurrenaari buruzko programa berezi batekin.
Tartean martxan jartzen gaituen hitzordu batean egon naiz, Krea Azokan hain zuzen ere; bertan gure eskualdeko ekintzaileek beti uzten naute harrituta haien sormen eta esfortzuarekin.
Azken iruzkinak