Se trata de Irun. Programa electoral Jose Antonio Santano 2015-2019

Sakatu irudian hauteskundeko programa pdf-en deskargatzeko.

Datorren maiatzaren 24an, igandea, Udak Hauteskundeak izango dira. Hauetan hurrengo lau urteetan zehar, eta Alkatearekin batera, irundarrak ordezkatuko dituzten zinegotziak hautatuko ditugu.

Ni eta nire taldea aurkezten garen programa Irundarrekin konpromiso sendo eta zintzoa da eta publikoki garbi uzten ditu identifikatzen gaituzten eta gure politikak eta ekimenak gidatzen dituzten balioak, printzipioak eta ideiak.

Programa hau gure izateko eraren isla zintzoa da. Pertsonekin, kultura, kirol eta entitate sozialekin, talde profesionalekin, gazteekin, sindikatuekin, emakumeekin helduekin, azken finean guztiekin, izateko beste era bat.

Gure proposamenei giza-aurpegia jarri nahi izan diegu, pertsonak, haien eskubideak eta ongizatea , gure jokabidearen muina direlako. Eta badakigu posiblea dela azken urteetan Irun beste modu batean zuzendu dugulako, eraginkortasunarekin eta erantzukizunarekin, zintzotasunarekin eta gardentasunarekin, guztion parte hartzearekin. Beste modu batean aritu gara, sentibera, gertukoa, zintzoa eta solidarioa.

Aurkezten dugun programa irundarrekin eta irundarrontzat egin dugu. Inor atzean geratu ez dadin, gizarte kohesioa, desberdintasunen aurkako borroka eta aukera berdintasuna hoberen bermatzen ditugunak izan nahi dugu.

Gertutasuneko udal batean sinisten dugu, gardena, parte hartzailea, ziurra eta eredugarria; garapen jasangarriaren bultzatzailea, lana sortzen duena eta irungo ekonomia bultzatu eta indartzen duena.

Hiri irekian, integratzailean, dibertsitatearekin sentikorra, tolerantzia eta askatasunaren sustatzailea dena sinisten dugu. Baliabideak, borondatea eta pasioa dugu. Badakigu nora joan nahi dugu eta hiri honentzako proiektu bat daukagu.

Gure ilusioa da eta gure konpromisoa. Hitzak ondo daudelako baina gauzak egiten jarraitzea behar dugulako.

Horregatik oroitu, datorren maiatzaren 24an IRUN DA.

 

Bizitzeko Irun bat

Gure helburua da gure hiriaren egunez egunekoa hobetzea, dagoeneko latzen ari garen hiri atsegin baten irudia finkatuz, eta hari esker, gero eta hobea da hiria. Irun bizitzeko toki bat da. Bizitzaren kalitatea eta ingurumena eskutik lotuta doaz. Pertsonen zerbitzuan dagoen hirigintza arduratsuan sinesten dugu.
Kudeatu ditugun inbertsioek hobekuntza handia ekarri diete gure artean elkartzeko gune diren kale, parke eta plazei. Ibilitako bide hau dela eta harro gaude Irun hiriaz, Irun gero eta gehiago izaten jarraitu izateaz.
Gainera, Irun toki segurua izatearen aldeko apustua egin dugu, toki lasai bat, zeinetan irundarrak eroso dauden eta beraien eguneroko arazoak direla eta entzunak sentitu diren.

Aurrera egiten duen Irun bat

Irunen garapenaren xedea da tokiko jarduera behar bezain indartsua bultzatzen eta indartzen duen hazkuntza ekonomikoaren eredu bat lortzea, irundarrek bere hirian bizitzen eta lan egiten jarraitu dezatela ziurtatzeko. Merkataritzako eta zerbitzuetako gure sektore indartsua finkatzen laguntzen duen esparru egokia sortu behar da. Baina, bestalde, enpresen aniztasuna bilatu behar da, baita ekintzaileekiko babesa ere. Eredu honek gure kokapen estrategikoaren potentzialean eta irundarren trebetasunean oinarritu behar du. Eredu ekonomiko adimentsua, segurua, anitza, iraunkorra bilatu behar dugu, zeinak baldintza erakargarriak ahalbidetzen baitu inbertsio berriak antzemateko eta gure enpresen finkatzeari laguntzeko.
Orain arte egingo dugu, gizartearen eta ekonomiaren eragileen eskutik: Sindikatuetatik, enpresetatik, ikasketa zentroetatik eta udaletik, enplegu iraunkorragoa, seguruagoa eta diskriminazio gabea lortzeko.

Irun konprometitu bat

Irun nuestros mayoresGizarte politikak gure nortasunaren printzipioa da eta horrek bereizten gaitu gainerakoetatik. Udala beharra izan duen horren ondoan egion da, beraien etxea galtzeko arriskuan zeuden horiei erantzuna emanez, baita lana galdu duten horien eta eguneroko bizimoduan zailtasunak zituzten horien ondoan ere.
Udalak aurrera egiten jarraitu behar du erantzun doitua.

Guztiona den Irun bat

Hezkuntza da, zalantzarik gabe, etorkizunaren bermea, etorkizuneko irundarren berdintasunean, kalitatean eta askatasunean egiten den inbertsioa.
Baina horretaz gain, bizirik dagoen hiri bat izan behar dugu. Gipuzkoako bigarren hiria garen aldetik, aisialdi eta kultura eskaintza anitzaren eta urtekoaren alde egongo gara.
Gure gazteek etorkizuna hemen izan dezaten nahi dugu, baina baita beraiek nahi duten tokian egitea beraien prestakuntza ere. Gazteentzako politikek gero eta zeharragoak izan behar dute emantzipazioaren, aisialdiaren, hezkuntzaren eta boluntariotzaren eremuak bere gain hartuz.

Harro dagoen Irun bat

Irun orgullosoSortu dezagun guztiontzako hiri bat. Irunen irundarrak direlako benetan garrantzia dutena. Ongi dakigu zein balio handia duen hiriak duen gizarte kapitalarekin. Herritar partizipatiboekin, solidarioekin eta bere hiriaz harro dagoena. Irun hiri kosmopolita da, sustraiak sendoak dituena eta adarrak mundurantz irekiak dituena. Anitza eta abegikorra. Gure nortasun irundarra trinkotzen jarraitu behar dugu, defendatuz eta gure balio sozialen, kulturalen eta tradizionalen aldeko apustua eginez. Haien artean, nola ez, euskararen aldeko apustua. Haren erabilera zaintzen eta laguntzen jarraitu behar dugu, beste hizkuntzetako ikaskuntzarekin aberasten dugun bitartean.

Irun auzotik auzora

“Alkatea auzoetan” programak 20 bat saiorekin eta 1.000 pertsonen baino gehiagoren asistentziarekin, herritarrekin “konektatuta” egoteko modu praktiko bat dela ikusi da. Eskarien %80 egin dira edo egiteko bidean daude. Aurrekontu partizipatiboak hiriko bazter guztietara iristeko beste aukera bat izan dira. Lanean jarraituko dugu erdialdearen eta gure auzoen arteko oreka perfektua mantentzeko.

100%ean parte-hartzailea den programa

Programa hau denon artean egin dugu. Irekia egon da Irunentzako ideiaren bat zuen edonork
aurkeztu zezan. Gobernu parte hartzaile eta ireki baten emaitza da eta etxez etxe jaso diren iritzien, 30 bat era-
kunderekin izandako elkarrizketen eta “Ideiak Irunentzat” web orrien jaso diren ehunka botoen
ondorioa da. Denontzako programa da. Irunentzako programa da.

Irun ParticipativoIdeiak Irunentzat
Ideiakirunentzat.com web orria otsailean jarri zen martxan. Era guztietako 100 proposamen baino gehiago jaso dira eta 1500 boto zenbatu dira. 600 pertsona baino gehiagok hartu dute parte prozesu parte-hartzaile honetan, web orrian argitaratzen ziren proposamenak botatuz edo ideiak jarriz. Horietara gehitu dira gainera kalean jaso diren iritzi eta ideiak:

Hauek dira “Irunentzako ideiak” prozesu honen ondorioz gehitu diren ideiak:

1.- Artia-Behobia aldean Bidegorria egiteko pasabidea eta
mugaren bi aldeko bidegorriak elkartzea. 125 boto
2.- Estalperik gabeko igerilekua. 100 boto
3.- Lasterketa herrikoia abenduaren 31an (San Silvestre) 88 boto
4.- Baratze sozialak izateko gunea sortu Irunen 85 boto
5.- Alokairu sozialeko etxebizitzak 85 boto
6.- Hegoaldeko ingurubidea egin 81 boto
7.- 30km/o adierazteko seinale gehiago eta hobeak. 75 boto
8.- Gure hirian autobus geltokia premiazkoa da. 72 boto
9.- Etxebizitzarik ez dutenentzako gaueko babes-etxea.70 boto
10.- Antzerki gehiago Irunen. 68 boto

Parte-hartze eta kontsulta prozesua
José Antonio Santanoren taldeko pertsonetako batzuk 2014ko urritik bilera eta topaketak egin
dituzte 30 gizarte eta bizilagun-elkarteekin eta sindikatuekin besteak beste. Bertan ideiak,
proposamenak eta iritziak jaso dituzte eta hauteskunde programan batu dira.

Jose Antonio Santano berak ere irundar taldeekin topaketetan parte hartu du eta etxebizitza asko bisitatu ditu atez ate, gertuko programa errealista egiteko bertan jasotako ideiekin.

Denongatik delako. IRUN DA.