Gaur Olaketa haur parkean egon naiz Irun bizitza kalitate altuko eta zerbitzu maila altuko hiri bat izateko egin diren eguneroko ekintza txikiei buruz hitz egiteko. Irun bezalako hiri bat ezin da ateraldien bidez gobernatu eta udala zuzentzea zerbait serioa da eta gogoz eta ilusioz gain, fidagarri izan behar da.
Azken urteetan zehar eta ekonomiaren egoera zaila izan arren, Irunen zerbitzuak mantendu dira eta baina hauen kalitatea ere, SAC-eko eskaintza handitu da eta lau urteetan zehar 45 milloi euroko inbertsioa egin da, krediturik eskatu gabe, kudeaketa eraginkor eta arduratsu bati esker
Esperientzia eta oinak lur gainean eta errealitatean izatea funtsezkoa dira gurea bezalako hiri batean aurrera egiten jarraitzeko. Hitzematea erraza da, baina ardura kanpainan hasita ere erakutsi behar da. Hau ez da nora ezean doan lasterketa, irundarrontzat benetako eta erabilgarriak diren ekintzak lortu behar dira. Eta horretan gaude eta horretan ibili gara
Honek gauza handietan eta baita txikietan ere egoteko aukera eman digu. Eta horregatik gaude gaur hemen: Olaketan ekimen handiak aurreikusiak dauzkagu Gain Gainean parkea bezalako proiektu handi batera lotuta, baina baita detaile txikiak zaintzeko asmoa dugu eta Euskal Herria etorbidearen atzealdeko haurrentzako parke hau estali nahi dugu, adibidez.
Igandeko hauteskundetako helburua Irun da eta baita hiri honek behar duena; egonkortasuna, hobetzen eta handitzen jarraitzea orain arte bezala, hain zuzen ere.
Azken iruzkinak