Gaurkoa egun bizia izan da. Goizean goiz udaletxean hasi dugu eguna, izan ere kanpaina martxan dagoen arren udal kudeaketa ez da gelditzen.
Komunikabideekin egunero izaten dugun topaketan Arbesen egon gara gure auzoetan trafikoaren eta aparkalekuaren inguruan konponbide zehatzei buruz hitz egiteko. Konkretuki Irungo toki hauetan, Arbes, Artia eta Meaka, zenbait jarduera aurreikusita dauzkagu, kalearekin estuki lotuak eta bizilagunentzako oso praktikoak izango direnak.
Mankomunitatera joateaz gain, gure adinekoak bisitatzeko denbora izan dut Uranzu frontoian izaten duten soinketa klasean eta baita Arbeseko zenbait bizilagunekin zerbait hartzeko ere. Arratsaldean Artian izan naiz eta lagun artean afaldu dut.
Azken iruzkinak