San Migelera hurbildu nahiz kanpainako lehen egunean. Ona da jatorrietatik hastea, eta nireak auzo honetan daude, San Migelen. Auzoak hobera egin du, asko gainera, baina guk baditugu auzo honetarako proposamen eta proiektu garrantzitsuak.
Gogora ekarri nahi izan dut du azken urte hauetan neurri handi batean desblokeatu egin dela San Migel Anaka esparrua; hobetze lanak egin dira Lekaenea ikastetxean, igarobide segurua egin da Donostia kaletik Jaizkibel kalera, San Migel eta Anaka elkartuz eta inguruan bizi diren gehienei eman zaie konponbidea.
Gure asmoa aurrera egiten jarraitzea da. Donostia kaletik hurbilen dagoen lerroan belar artifizialeko futbol zelai berria eraikiko dugu, eta horrekin behin betiko emango diegu irtenbidea hiriko futbol talde ugariei. Gainera, auzoko neska eta mutilen aisiaz arduratu nahi dugu eta kirol gune bat eraikiko dugu, Jaitzubia-Urdanibian bukatu berri denaren edo Katean eta Pinudin daudenen antzekoa.
Badakit eremu honen garapenean zailtasun handiena etxebizitzena dela, horregatik, errealistak izan nahi dugu eta Eusko Jaurlaritzari eta Aldundiari planteatu behar diegu hemen, datozen 8 urteetan zehar, alokairuan hartzeko Babes Ofizialeko 400 etxebizitza bultzatzeko konpromisoa hartzeko. BOE asko eraiki ditugu Irunen, irundar askok izan dute haietaz gozatzeko aukera, baina orain alokairua bultzatu behar dugu eta finantzazioa konplikatua da, eta horregatik, finantzazioan dituzten eskuduntzak betetzeko eskatuko diegu Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari. Web orrian aurrera eramandako parte hartze prozesuaren ondoren programan jasotako Irunerako hamar Ideietako bat da alokairuko etxebizitzak eraikitzea.
Horiek ez dira San Migel auzorako proiektu bakarrak. San Migelen merkataritza handia izan da beti, eta oraindik ere hala da. Berrurbanizazioak eta K-Biziak bezalako programak oso onuragarriak izan dira eta ildo horretatik jarraitu nahi dugu, orain Hondarribia, Zubiaurre eta Javier Esteban Indart kaleen goiko aldea birmoldatu nahi dugu.
Gaur San Migel auzoan izango nahiz, goizean eta arratsaldean, topaketa pertsonalak izango ditut auzokoekin eta Irungo alde honetarako ditudan proiektuak azalduko dizkiet. Egiten dizkidaten proposamenak ere entzungo ditut, jakina.
Azken iruzkinak