San Isidro egun honetan San Martzial mendira igo baino lehen Urdanibia plazara gerturatu naiz, non amaitu berri dira birurbanizazio lanak eta emakume baserritarraren irudia ipini da aintzatespen moduan. Alde Zaharraren aldaketa eta berreskuratzea birurbanizazio honekin dagoeneko hasi da, baina gehiago behar dela badakigu. Gure helburuetako bat plazak giro eta jarduera komertzial handiagoa izatea da eta horregatik K-Biziak berezi bat diseinatu dugu, lokalen alokairuan laguntzeaz gain, lokalak hobetzeko laguntza ekonomikoak egon daitezen.

Urdanibia inguruko zenbait kaleetan egingo diren lanei buruz hitz egin dut, hala nola, Santa Elenakoak edo dagoeneko martxan daudenak, Uranzu kalean. Onartzen dut erronka handiena Papinea eta Korrokoitzeko sustapenekin hastea dela, denbora gehiegi daramatelako geldi. Eremu publikotik inguru honi bultzada bat ematen saiatuko gara, izan ere martxan jartzea eta familia berriz betetzea, ingurune hau behin betiko berreskuratzeko erabilgarriena izango litzateke.

Beste alde esan behar dut Uranzu pilotaleku berriarentzat ilusioz beteriko proiektua dugula, bere gaur egungo kokapenetik mugitu gabe, Uranzu berri bat diseinatu nahi dugu Urdanibia plazan, baina egungo araudia betetzen. Aurrealdea mantendu nahi dugu, pilota mundutik eskatzen diguten bezala, baina sarbideak eta segurtasuna hobetu nahi ditugu. Lan hauek San Martzial kale berriko lanekin osatuko da; gure asmoa da kale hau Sargia parkean integratuagoa egotea.

San Isidro eguna dela bazkaltzera joango gara eta gero Pio XII ingurua bisitatuko dut. 20150515_101236