Visita a las nuevas instalaciones del pabellón de remo y piragüismo.
Pabellón de remo y piragüismo.
por José Antonio Santano | Mar 15, 2007 | Agenda, El Irun que queremos | 2 Comentarios
2 Comentarios
Enviar comentario
Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.
Erakundeen Irungo hizkuntza-politika ez da nahikora ere iristen
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, Irungo euskara sustatzeko hizkuntza-politikak dituen hutsuneak agerian utzi ditu.
Erakunde honek, 2006ean zehar, Euskal Herriko 66 udalerrietan egindako hizkuntza-politikaren neurketak 21. postuan kokatu du Irun hiria. Izan ere, Irunek 0-10 tarteko neurketan 4,76 puntu lortu ditu, eta Kontseiluko kideen arabera, “euskara lehenesten dela ziurtatzeko 7 puntu lortu beharra dago”. Euskal Autonomi Erkidego (EAE) osoan puntuazio hoberena jaso duen Udalerria, Azpeitia izan da 6,82koarekin. Eta horrek ere, “ez du euskararen normalizazioa bermatzen”.
Era berean, PSE-EE alkatetzan dagoen beste herriekin alderatuz gero, Irun Euskal Autonomi Erkidegoko bigarrena litzateke: Eibar 4,98; Zumarraga 4,58; Pasaia 4,25; Donostia 4,22; Lasarte-Oria 4,02; Ermua 3,19; Orereta 3,11; Trapagaran 1,90, Portugalete 1,57, Santurtzi 1,31 eta Barakaldo 1,13ko puntuazioarekin dira besteak.
Irungo hutsuneak
Edonola ere, erakunde publikoek euskararen normalizazio bidean eskaintzen dituzten ahalegin eta baliabideei zuzendua zegoen azterketa. Hortaz, Mikel Balentziaga, Kontseiluko ordezkariak adierazi duenez, “Irungo erakundeen hizkuntza-politikan hutsuneak nabariak dira”. Izan ere, Irunek biztanleria handia dauka, erdia euskalduna eta euskara hizkuntza ofiziala izanki, erakunde publikoek ez dute esparru guztietan euskaldun hiztunen eskubideak bermatzen.
Zentzu honetan, irundarren %50,7a euskalduna edo euskalduntze bidean aurkitzen dela kontuan hartuta, “egin beharreko lana sakona” dela azpimarratu du Kontseiluak. Eta zenbait zerbitzuetan euskara aintzat hartzen bada ere, hizkuntza-politika eraginkor baten beharra ikusten du Balentziagak: “Euskara Zerbitzua, Udal Arreta Zerbitzua, Kontsumoko Bulegoa edota Liburutegian euskara arautua dago, baina badirudi Irunen euskaldunek ez daukatela hirigintza, ingurumen edo Udaltzaingoaren zerbitzurako eskubiderik”, azaltzen du Kontseiluko ordezkariak. Era berean, hizkuntza paisaiaren gaineko erabakia hartu den arren, kale izendegian eta obretan, esaterako, erdara hutsezko errotulazioa ageria dela salatu du Kontseiluak.
Hala eta guztiz ere, Ikust-Alaia liburutegiaren kasuan, materialaren %13a bakarrik da euskarazkoa. Kontseiluak erakundeen gabezien erakusgarritzat jotzen ditu halako datu bitxiak. “Materiala bermatu beharra dago, baina euskara sustatze lana arautzen lortzen da eraginkorra izatea, eta hori beharko luke izan Udalaren lana”, dio Mikel Balentziagak.
Baina agintari publikoek bete beharko lituzketen jarrera eta hizkuntza-politikak azpimarratzeaz gain, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, Udalak eta bestelako erakunde publikoek Irunen bultzatzen dituen alde positiboak ere mahaigaineratu nahi izan ditu. Izan ere, 0-3 urteko hezkuntza euskarazko ereduan eskaintzen du Irun hiriak. Bestalde, “merkataritza eta lan-munduan euskararen erabilera sustatzeko eta euskalduntzeko egitasmoa abian du Udalak”, Balentziagaren esanetan.
Kontseiluko aurkezpenari hutsegitea
Baina hutsuneak-hutsune, Kontseiluak egindako azterketarekin argitaratutako liburuaren aurkezpena Irunen, martxoaren 16ean burutzear zegoen Udal Euskaltegian. Bistan denez, Irungo hizkuntza-politika hobetzeko konpromezua hartu behar zuten udaleko ordezkariek. Baina ezezagunak zaizkigun arrazoiak direla medio, ordea, Urdanibia Plazako euskaltegiko ateak ireki behar zituzten udal-ordezkariak ez ziren hitzordura agertu.
Ekitaldia bertan behera geratu zen, baina Euskararen Gizarte Erakunde Kontsailuak jakinarazi duenez, Hondarribian beste ekitaldi bat egiteko asmoa daukate, non euskararen sustatzeko politiken balorazio orokorra 5,39koa da. Hondarribiako aurkezpenean tokiko zein Irungo neurketen berri emango dute.
Zuk bidalitako dokumentuari dagokionez, alkate honek zera erantzun nahi dizu:
-Bertan agertzen diren adierazpenak beti ere Kontseiluaren iritziak direla, “nahikoa” ere zer den batere azaldu ez duena bere txostenetan. Hala ere deigarria da honen ustez Euskal Herri osoan udalik ez izatea “normalizazioa” bermatzen duenik.
-Jakin ezazu EAEko hizkuntz politika ez duela Kontseiluak finkatzen, horretarako Eusko Legebiltzarra badagoela, eta horretan erakitako araudia ondo betetzen duela Irungo udalak, Jaurlaritzak berak egindako ebaluaketetan ikus daitekeenez. Datu batzuk emango dizkizut:
· -Irungo udalari dagokion hizkuntz eskakizunen derrigortasun indizea %37,69koa da, beraz udaleko 134 lanpostuk legez derrigorrezko hizkuntz eskakizuna izan behar luke. Gaur egungo errealitatea da 201 lanpostuk duela hizkuntz eskakizuna eta aplikatzen ari garen indizea %56,46koa dela. Gure erakunde autonomiadunetan ere legezko indizea gainditu egiten da kasu guztietan.
· -86/97 dekretuaren arabera Irungo udalari zera dagokio: jendeaurreko, gazteriarekin zerikusi zuzena duten eta gizarte izaerako atalak elebidunak izatea eta “pixkanaka, erakundeak euskararen erabilera normalizatzeko duen planean horrela ezarrita badago, euskara erabiltzeko mikroplanak egingo dira maila orokorreko administrazio-ataletan ere”. Jakin ezazu Irungo udalean izaera horretako atal guztietan erabilera plana burutzen ari dela.
· -Irungo udalak “Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia”…. Jaurlaritzarekin batera ….. ebaluazioa
Beste alde batetik, Kontseiluak egindako adierazpen batzuk nahiko lekuz kanpo iruditzen zaizkit, den-denak ez ditut aipatuko baina bai ale batzuk:
· -Soziolinguistikoki ez da serioa zentsoan euskaraz “zerbait” ulertzen duela erantzun duten guztiak “euskalduntze bidean” daudela esatea, are gutxiago euskalduntzat jotzea. Beraz, datuak benetan duten esanahiaz erabil daitezen.
· -“Euskaldunek ez daukatela hirigintza, ingurumen edo Udaltzaingoaren zerbitzurako eskubiderik” aipatzen duzu. Jakin ezazu departamentu horietan Kontseiluak ez duela inongo neurketa sakonik egin hori adierazteko. Bide batez esan nahi dizut departamentu horietan perfilen derrigortasun indizea honakoa dela: hirigintza %80,95, ingurumena %100 eta udaltzaingoa %47,45. Argi dago legezko indizea berriro gainditzen dela.
Hutsegite bat aipatzen duzu , udal ordezkaririk ez zela hitzordura agertu Irungo aurkezpenen. Esan behar dizut Kontseiluak ez zuela inongo baimenik eskatu areto hori erabiltzeko eta ez zuela inongo hitzordurik finkatu udaleko ordezkariekin horretarako. Kontseiluak udalarekin honi buruz izandako harreman bakarra datu bilketarakoa izan zen, eta horretan erreztasuna eta lana eskeini zitzaion Kontseiluari. Konpromisoa eskatu zitzaion txostena udalera bidaltzeko, jaso ez dugun txostena hain zuzen.
Erakunde publikoek beren hizkuntz politika arautua dute EAEn, Eusko Legebiltzarrak onartutakoa, eta horren neurketarako tresnak ere bai. Kontseiluko txostenean ez da hori kontuan hartu. Irungo udalean betetzen dugu araudia. Arau horiek ez dira izango denen gustokoak, batzuk gehiago, beste batzuk gutxiago nahiko dute, baina guk aplikatu beharrekoak dira. Gure datuen berri Euskara Arloan jaso ditzakezu eta edozeinek egin ditzake nahi dituen ebaluaketa guztiak, beren iritzien arabera. Irungo udalean laguntza eta lana eman zaio Kontseiluari BERE ebaluazioa egiteko, batere beharrik gabe, azken finean gure ebaluazioak baditugu. Ez dago beraz hutsegiterik, bai ebaluazio okerra eta prozedura desegokirik.
Ados nago lan handia egin behar dela oraindik euskara normalizatzeko, horregatik egiten dugu lan hori egunero, Irungo ajente sozialei laguntzen eta ez epaitzen, ez dugu horretarako denbora sobera. Kontseiluaren ebaluaketa eta webgunean honi buruz jarritako datuak ere kritika genitzake, baina ez dugu egingo, gureari ekingo diogu, Irunen euskara normalizatzen jarraitzea.
Adeitasunez.