Neure bizitza beti egon da estu lotuta nire hiriari, Iruni.
San Migel auzoan jaio nintzen, 1965ean. Lekaenea Herri Ikastetxean eman nituen aurreneko urteak, eta Pio Baroja Institutuan hurrengoak. Ikasteko betekizunez gain, beti gustatu izan zait futbolean jostatzea, eta hiriko hainbat futbol taldetan jokatu izan nuen atezain gisa, esate baterako, Dunbon, El Pinar eta Rean Unión taldean (jubenil aurrekoetan). Ikasten eta lagunen artean emandako urteak ziren haiek, eta hain zuzen ere horiexek ditut baita gaur egun ere lagun, horiexek dira ni aguantatzen jarraitzen dutenak: Jesús Mari, Fernando, Javi,… Zuzenbidea ikasteko hautua egin nuen, eta Euskal Herriko Unibertsitatean lizentziatu nintzen.
Gazte-gaztetandik izan nituen kezka politikoak, mundua aldatzeko gogo bizia nuen. Irungo Gazte Sozialistekin bat eginda 18 urte nituenean aukeratu ninduten zinegotzi, herrialde guztian gazteena orduan.
Enpresa pribatuan lan egin nahi izan nuen eta hainbat urtez Aholkulari izan nintzen Donostian.
Lourdesekin ezkondu nintzen eta bi seme-alaba dauzkat, Javier eta Marta, eta, ai ene! Unibertsitatean dago jada Marta.
Foru Aldundian egin nuen lan gero, baina Iruna itzuli nintzen amets bat bete ahal izateko, sortzen ikusi ninduen hiriko alkate izateko, hain zuzen.
Irunen egiten dut lan, Irunen bizi naiz eta Irunen gozatzen dut nire familiarekin, nire lagunekin, eta oinez zein bizikletaz ibiltzea gustatzen zaidan inguru zoragarriarekin.