Mondragon Unibertsitatearen sarreratik nere hauteskunde programan ekonomia dinamizatzeko eta lan aukerak bilatzen laguntzeko dauden ekintzei buruz hitz egin dut gaur. Azken honi buruz esan nahi dut, langabezia nere kezka handienetarikoa dela. Irun urteak eman ditu langabezi tasa handiarekin, eta nahiz eta Udalak hori konpontzeko beharrezkoak diren tresna eta konpetentziak ez dituen, enplegua sortzeko ekimen asko jartzen ari gara martxan. Dena den esan behar dut gaur egun Irunen inoiz baino jende gehiagok lan egiten duela. Eta hau seinale ona da.

 Diru laguntzak emango dizkiegu langabezian dauden irundarrak kontratatzen dituzten enpresei. Trebakuntza gutxiagoa duten edo 45 urte baino gehiago duten irundarrentzat ere aukerak bilatuko ditugu, hiritar agenteena bezala. Eta duda gabe gaitasun handiko eta erabateko trebakuntza duten gazteak lagundu nahi ditugu bere lehen lan esperientzia izan dezaten. Irun BK- k gure gazteentzako lehen lan aukerak emango ditu; hauek “Talento Made in Irun” plataformako kideak izango dira eta honen bidez gure helburua lan-merkatuan sartzen laguntzea da.

Merkataritzari buruz hitz egin dugu ere, gure ekonomiaren balore handienetakoa eta gure hiriaren irudia delako. Daukagun merkataritza dentsitatea hiru euskal hiriburuena baino handiagoa da eta gure inguruarentzako erreferentea gara, bai Nafarroan eta baita Bidasoaren beste aldean. Momentu zailak pasa ditugu eta zenbait saltoki gaizki pasatzen ari dira baina denda asko ireki berri dute eta marka handiek ere Irunen egon nahi dute eta hori seinale ona da.

K Biziak programa eraginkorra eta benetakoa izan da eta 50 saltoki baino gehiago irekitzeko lagungarria izan da. Horregatik apustu horrekin jarraituko dugu. Baina gainera dagoeneko daudenak, urteak irekita daramatzatenak, lagundu nahi ditugu, bere negozioak eraberritzeko eta hobetzeko %15eko laguntzak eskainiz. Sektore indartsua eta dinamikoa dugu, eta bere ekimenetan lagundu nahi ditugu eta horretarako gure asmoa da alde publikoa eta pribatua elkartuko dituen mahai bat sortzea: Udala, elkarteak, Merkataritza-ganbera, Merkataritza federazioa etab. Haiekin lan egingo dugu orain arte bezala, eta dinamizazio ekintzak eta sektorea hobetzeko ekimenak martxan jarriko ditugu.  Irungo merkataritzaz harro sentitzen naiz.

Turismoak eskaintzen duen aukera handiari buruz ere hitz egin dut.  Ekintza berriak diseinatu nahi ditugu Irun berdea, Santiagoko Bidea eta Oiassoko mundu erromatarrari lotuta dagoen Irungo berezitasun turistikoa sustatzeko. Gainera Behobian autokarabanek asko erabiltzen duten leku bat dugu eta turismoa horrela egiten duten erabiltzaileentzako zerbitzu bereziak duen zona batean bihurtu nahi dugu

AmaitzekoSan Juan Plazako hotela irekitzeko apustuarekin jarraitzen dut eta espero dut laster honen inguruan albiste onak iristea.

20150518_103646