Andaluziak berriz ere sozialistei eskaini die bere konfiantza. Gainera, lehenengo aldiz Erkidegoaren lehendakaritzarako emakume bat hautatu dute Andaluziarrek. Aurreko igandean Susana Diaz-ek denoi kutsatu zigun bere irribarrea eta baikortasuna emaitzak baloratzera irten zenean.
Ez zen gutxiagorako. Gauza guztiak zalantzan jartzen diren garai asaldatu hauetan, andaluziar gehiengoaren babesa jaso du bere Andaluziarako proiektuak; proiektu argia, gardena, eta oinarri finkoak eta nabarmenak dauzkan proiektua, hain zuzen ere. Hau guztia egora politiko nahasi honetan, nun askotan dirudi edozer gauzak balio duela “aldaketa” lortzeko.
Baina, aldaketa, ze norabidean?
Ados nago politika egiteko modu bakarra zintzotasuna dela, modu gardenean eta arduratsuan. Baina honetaz gain garrantzitsua da norabidea jakitea; defendatzeko eta jarraitzeko prest gauden, ideia trinkoak bermatzen eta irudikatzen dituen proiektua edukitzea. Askotan esan dut, “hitzak oso ondo daude, baina behar duguna da gauzak egiten jarraitzea”.
Ez da saiakerentzako momentua, hiriak eta erakundeak pasioz eta esfortzuz kudeatzen ditugunoi lan zintzoa eskatzeko momentua baizik.
Ez du denak balio, are gutxiago politikan.
Azken iruzkinak