Orain dela hilabete batzuk Ficobak balantzea egin zuen. Bosgarren urtez superbita aurkeztu zuen eta 1.200.000 euroko diru sarrerekin itxi zuen 2014 urtea. Honek aurreko urtean baino %22 baino gehiago irabazi zuela eta urtea 160.000 euroko superabitarekin itxi zuela suposatzen du.
Zifra hauek ikusten ditudanean ezin dut ahaztu zein zaila izan den bidea. Ez 2003 urtean inauguratua izan zenetik, lehenagotik baizik. Orduan, gaur egun azpiegitura sendoa den honetan parte hartzen duten erakundeak ez zeuden prest proiektua babesteko. Kolaboratzeko asmorik ez izateaz gain, batzuk zailtasunak jarri zituzten eta guzti.
Irunen Ficoban sinesten genuen. Hasieratik. Elementu dinamizatzailea eta gure ekonomia dibertsifikatzeko tresna bezala. Bagenekien momentura egokitua egongo zela. Gipuzkoako azoka-barrutian pentsatu genuen, zentzu guztietan. Mugan egoteak ematen dion balorearekin. Neurriz kanpoko espaziorik gabe, eta aldiz balio anitzeko espazioekin.
Baino zaila izan da. Zaila izan da, Irungo Udalak eraikitzeko eskatu zuen mailegua berak bakarrik ordaindu behar izan duelako (eta hain zuzen ere 2016an amaituko da ordainketa). Zaila izan zen ere inork ez zuelako proiektua babestu, ez diruarekin ezta ekitaldiekin ere. Zaila izan zen halaber, abiatzean alarma guztiak martxan jarri zituen mundu mailako krisia hasi zelako, eta aurrerapausoak gelditu zirelako. Eta hala ere, dena kontran izanda, gaur egun Ficoba jarraitzeko moduko eredua da.
Baina honen erakusle argiena zenbakiak dira: aktibitatekoak, bisitarienak eta okupazio egunenak. Guztira 215 ekitaldi, 140.000 bisitari eta 234 egunetan egon da okupatua; datu hauek gure azoka- barrutiaren urte ikaragarriaren erakusle dira eta gure inguruan 8,1 miloi euroko inpaktu ekonomikoa sortu dute. Hotelek, taxiek, jatetxeek etab. nabaritu dute mugimendu hori eta Ficoba egongo ez balitz Irunen ez ziren ez pertsona horiek egongo, ezta gastu horiek emango ere.
Baino gainera Ficoba irundarren eszenatoki berri bezala indartzen hasi da. Ekitaldiak, azokak, kirol-ekitaldiak, irrati programak eta kontzertuak, herri-bazkariak, helduen dantzaldiak, etab. Guztiak bere lekua topatu du Ficoban eta irundarrek geroz eta gehiago propio sentitzen dute.
Proiektua gaur egun errealitatea da eta pozten naiz. Asko. Asko borrokatu dugulako, defendatu dugulako eta aurka egin behar izan dugulako eraikitzen hasi baino lehen. Asko harritzen nau inguruko azoka- barrutiek 330 miloi baino gehiagoko zorrari buruz hitz egitea, urteko miloi eta erdiko defizita aurkeztea eta euskal erakundeen babesa mantentzen jarraitzea.
Laburbilduz, bakoitzak berearekin. Gaur Ficoba errealitatea da, sendotua eta arrakastatsua; dudarik ez dago oraingo inaugurazio jendetsuak ikusten ditugunean eta aurreko edizioetan udaleko presentzia bakarrik zutela oroitzen dugunean.
Azken iruzkinak