Gaur arratsaldean 19:00etatik aurrera Zabaltza plazan itxiko dugu hauteskunde kanpaina; lagun, familia eta lankideen artean egongo gara, eskerrak eman nahi diet egun hauetan hurrengo 4 urteetarako gure proiektua irundarren artean zabaltzeko egin duten lana eta esfortzuarengatik.
Proiektu hau azken boladako lerroen jarraipena da; “irundarrok harrotasunez begiratzen dugun eta bisitatzen gaituztenen gustukoa den hiria lortu dugu, defendatzen egon garen hiri proiektu honekin. Gaur Irun hobea da eta etengabeko lan arduratsu, gardena eta parte-hartzaile bati esker lortu dugu
Kanpaina honetan gure oinak lur gainean mantendu ditugu, gobernatzen duenaren arduraz, kanpainan zehar ere ardura erakutsi behar delako eta Irunentzako hoberena nahi dugulako, baina egin daitekeena eta egingarria kontuan izanda.
Gardentasunari buruz hitz egiten dugunean betetako konpromisoei buruz hitz egiten dugu: gure soldatak eta aitorpenak argitaratuta daude web orrian. Parte-hartzeari buruz hitz egiten dugunean, etengabeko prozesuei eta azken laur urteetan hilabetero martxan egon den “Alkatea auzotan” programari buruz hitz egiten dugu. Proiektuei buruz hitz egiten dugunean, badakigu egingarriak direla eta errealitate bihurtzeko behar dugun finantzazioa izango dugula. Pertsonei laguntzeko asmoari buruz hitz egiten dugunean, utzarazpen aurkako mahaiari buruz, gizarte-jantokiari buruz eta behar duenari laguntzeari buruz ari gara.
Igandean ez dugu hautagaitza bati edo beste bati buruz hitz egiten; datorren lau urteetan izango dugun Udaletxeari buruz hitz egiten dugu eta indartsua, irmoa eta egonkorra izatea behar dugu Irun aurrera egiten jarrai dezan eta hobetzen jarrai dezan. Ez dugu politikari nazionalei buruz hitz egiten, ez dugu eztabaida alderdikoiei buruz hitz egiten, Iruni buruz hitz egiten dugu, Irun baita inporta diguna.
Azken iruzkinak