051 Copa Europa Tep

Gaur duela 20 urte, Irun Europako hiriburua izan zen. Gaur duela 20 urte, Europako txapeldunak izan ginen. Gaur duela 20 urte, amesten ausartzen ez ginen ametsak bete ziren eta Bidasoa K Taldea Zagreben eskubaloiko Europako kopako txapeldun bihurtu zen eta esan zitekeen une hartako eskubaloiko talde onen gisa jartzen zela buruan. Euskal klub batek europar titulu bat irabazten zuen lehen aldia zen eta klub irundar bat zen, gainera.

Zagrebera joateko zortea izan nuen eta balentria haren zuzeneko lekukoa izan nintzen. Bidaia hura gogoratzen dut irabaztea zaila zuela zekien klub baten urduritasunarekin eta emozioarekin, baina, aldi berean, klubak bazekien ilusioak askotan arrazoiaren gainetik jartzen dela, eta jugoslaviar taldea talde gogokoa bazen ere, talde irundarrak ez zuela amore emango.

Zagrebera iritsi ginenean, gauzak ez ziren errazak han, gatazka armatua hasteko zorian eta gogoak begi bistan zeudela.

Baina batez, gogoratzen dut partidu hura jokatzeko eta irabazteko denok genuen  ilusioa eta ikusmina gogoratzen ditut. Zein luze egin ziren orduak estadiora iritsi arte…

Eta iritsi egin ginen, eta jokatu eta irabazi egin genuen, eta han geundenon artean sortu zen poz hura ezin da lerro batzuetan helarazi. Irungo Bidasoa K Taldea Europako txapelduna zen.