Gaur “Irun familian” aurkeztu dut, umeak dituzten hiriko familietara zuzenduta dagoen eta ekintza desberdin eta konkretuak dituen programa. Bere helburua da kirol eta kultura eskaintzara heltzea hobetzea eta erraztea eta baita lana eta familiaren artean kontziliazioa hobetzea. Aurkezpena Osinbiribilen sarreran izan da Santiago eta Dunboa artean.
Irun Familian programak adar desberdinak izango ditu. Horietako baten helburua prezio bereziekin kultura eta kirol eskaintza familietara irekitzea da: kiroldegia, museoak, ekintza kulturalak etab. Prezio murriztuak proposatu nahi ditugu aita, ama eta semeentzat. Beste ekimenak familia eta lan munduaren arteko kontziliazioa hobetzeko izango dira
Azken ekintzei buruz azaldu dut, umeen aisiarako programa bat martxan jarri nahi dugula Aste Santuko eta Gabonetako oporretan martxan jartzeko. San Juaneko liburutegi berriaren espazioek aukera ematen dute programazio berezi bat martxan jartzeko eskoletako opor garai horietako goizetan zehar martxan jartzeko, gurasoek lan egiten baitute normalean.
Santiago, Dunboa eta Osinbiribileko zonei buruz hitz egin dut ere, izan ere zonalde hauetan familia gazte asko daude eta gainera hiriko zona hauetan familia asko elkartzen dira asteburuetan, adibidez. Alde batetik Osinbiribil parkean egoteko espazio berriak ahalbidetzeko azterketa xehekatua egingo dela, espazio naturala izateak suposatzen duen mugaz kontziente izanik.
Iparralde hiribidearen garapen berriaren inguruan zenbait detaile aurreratu ditut; bertan egoteko eta aisiako espazioak sortu nahi dira. Bariantearen zubiko azpiko aldean eskalada-murrua (rokodromoa) jarri nahi dugu. Aktuazio honek hiriguneko eta Santiago zubiko oinezkoen bidea hobetuko du eta hau asko erabiltzen den bidea da bai skateparkera doazen gazteengatik eta baita parkera doazen familiengatik.
Goiza alderdi honetan eta Belaskoenean pasa dugu eta arratsaldean Belaskoeneara joango gara berriro.
Azken iruzkinak