Gaur zenbait arazo konkreturi buruz hitz egin dugu, horien artean esan oso zehatzak diren puntuetan trafikoa hobetzea eta aparkalekuarentzako beste aukerak aurkitzea beharrezkoa da. Dena den badakigu konpontzen oso arazo zaila dela Irunen azken 15 urteetan automobil-parkea %26a baino gehiago hazi delako, 31.297 ibilgailuetatik, 39.620ra, eta kaleak, aldiz berberak dira.

Honi buruz hitz egiteko Arbesera joan gara; izan ere han aparkalekuaren egoera hobetzeko asmoa duten lanak hasi dira. eta Palmera Monteroko Auzo Etxeko lanak amaitzen direnean eta parkinga martxan jartzen denean, plaza horietaz gain, Juan Wolmer biribilgunean lanak hasiko dira, bertan egoteko eta jolasteko zona egiteko asmoa dago, baina inguruan aparkaleku perimetroa mantenduko da.

Blaiako gurutzebideari buruz ere hitz egin dugu; ziurtatu dut han zubi berri bat eraikiko dela, Meaka auzora sarbidea ziurragoa izan dadin. Eta Irun Berdea profil turistikoa indartzeko proiektuarekin batera, auzo honetan Aiako Harriak Parke Naturalera sarbidea izango den interpretazio zentroa martxan jarri nahi dugu.

Arratsaldean Artiara joango gara, han Gazteluzahar bidean hobekuntza lanak aurreikusita daude eta baita Harrobieta kalean egingo den aparkalekua ere. Pío Baroja eta Portu plazako aldeak birurbanizatzeko zain daude, eta hau parte hartze prozesua eta gero adostu nahi dugu bizilagunekin.

Trafikoa eta batez ere aparkalekuen gaia konpontzea zaila da, baina denoi eragiten digute egunero eta beraz, konpontzeko neurriak hartu behar dira.

 20150514_102833