Kanpainaren azken astea hasi da. Ekonomia, enplegua, gure merkataritza sektore indartsuak dituen aukerak eta Irunen profil turistikoak eskaintzen dizkigun aukera berriei buruz hitz egiten hasi gara.

Baina alkate bezala mendeurrena bete duen emakume irundar bat zoriontzera ere gerturatu naiz. Gure hirian emakume asko sartu dira jada 100 urteko klub pribilegiatu honetan.

Anakan izan gara bizilagunekin bere eskakizun eta iradokizunei buruz hitz egiteko. Eta gaur egun bizi naizen auzotik, jaiotzen ikusi ninduen auzora joan gera. Arratsaldean San Miguel auzoan ibili naiz, bizilagunekin auzo honetarako ditugun zenbait ideia eta hobekuntza partekatzeko.