Gaur Urdanibia Plazako etxekoandrean egon naiz; izan ere Urdanibia plazako lanak hasi baino lehen, gaur bezalako San Isidro egun batean, adierazi nuen, Udaletxeko Areto Nagusian ikusi daitekeen Berroaren baserriko emakumean inspiratua egongo zen irudi batek, baserritarrak eta emakumeak omenduko zituela plaza honetan eskultura batekin. Eta hortxe dago. Gaur bere konpainian hitz egin dugu inguru kutun hau errekuperatzeko egiten jarraituko dugunari buruz.
San Isidro eguna berezia da Irunen, euria egin arren, izan ere, ohikoa da… Hala eta guztiz ere hitzordua San Martzialen da: giro onean eta hamaiketako goxoarekin.
Egun honetan ere ospatzen den bazkariko giroa ezin hobea da.

Gainera arratsaldean Pío XII plazan izan gara bizilagunekin erdialdeko ingurune honi buruz hitz egiteko.
Eta horrela itxi dugu astea eta azken aste buruaren atarian gaude… Irunen kirolez beteriko asteburua gainera.