Gaur Larreaundi-Olaberria bisitatzen egon nahiz eta hurrengo urteetan bi espazioek aurretik dauzkaten aukerak aipatu ditugu.

Alde batetik eta Larreaundiri dagokionean,  oroitarazi dut auzoaren erdian dagoen azpiestazio elektrikoa dagoeneko Txenperenean eraikitzen hasi dela. Iberdrolarekin sinatu dugun akordioa, mendekotasun hori kentzeko aukera eman digu eta azpiestazioa kentzeaz gain aukera berriko espazioa irabazi dugu auzoarentzat. Bizilagunek disfrutatzeko aukera izango duten kirol eta aisi-gunea sortu nahi dugu.

Beste aldeIñigo de Loyola etxeko patioetan dauden portaletara igotzeko dauden irisgarritasun arazoak konpontzeko martxan jarriko dugun irisgarritasun planari buruz hitz egin dut. Jakin badakigu adineko jende asko dagoela eta eskailera horiek bahitu dituzte. Konpondu beharreko arazoa da

Beste alde Berio kaleko birurbanizazioari buruz hitz egin dut ere eta baita laster hasiko diren Eguzkitza eskolaren estalkiaren lanei buruz. Azken hauek aurrekontu parte-hartzaileen ekimen botatuenaren konpromisoari erantzuten diete. Ikasleentzako aukera da eta baita auzoarentzat, izan ere patioa irekia dago asteburuetan eta oporretan eta sekulako arrakasta du” ziurtatu du alkateak.

Olaberriari buruz bi ekimen ildori buruz hitz egin dut. Lehenengoa Aldundiari modu tinkoan exijitzea behingoz bere konpromisoa bete dezan errepide hori konpontzeko eta oinezkoentzako segurtasuna ziurtatzea, bertako argiztapena hobetuz eta zebra -bideak jarriz. Izan ere oinezko asko dituen bidea da eta gainera bertan ostatu asko daude gainera.

Bestaldeplan bat aurkeztu dut Olaberrian Bailarako espazio naturala sustatzeko Ideien Mahaia martxan jartzeko. Olaberriaren aukerak amaigabeak dira alderdi natural eta landa-alderdi bezala mantenduz. Lehenengo sektorearekin lotuko duten proiektuak nahi ditugu baina baita turismoarekin eta hiriaren aisialdi berdearekin lotuko dituenak.

20150511_102855