Aduana kalean, egungo udal ibilgailuen gordailuan, izan gara gaur autobus geltokiaren proiektua aurkezteko. Proposamen hau hiritarrek Ideas para Irun web orriaren bidez egin duten proposamen bati erantzuten dio. Uste dugu kokapen hau, erdigunean eta udal lurrean, egingarria eta azkarra izatea suposatzen du.

Gaur egun udal ibilgailuen gordailua dagoen orubeak 4109 m2 ditu eta udalaren jabetzakoa da. Gainera RENFE eta Euskotreneko geltokietatik gertu dago eta etorkizunean, trenbide -espazioa garatzen denean, aldiriko, eskualdeko, ibilbide luzeko, AVE-ko eta Euskotreneko geltoki intermodaletik gertu izango da.

Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokio eskumena ematea bidaiarien geltokia jartzeko eta baimentze horretarako legeak ezartzen duen irizpide erabakigarrietako bat beste bidaia-antolatzaile eta beste garraiobideekin konektatua egotea da. Honek guztiak egiten du orube hau autobus geltokia jartzeko leku aproposa izatea. Beraz, posiblea den bezain laster proiektu hau errealitatea izateko izapideekin hasiko gara.

Ingurune honen eta bere transformazioaren hasierak, trenbide-espazioarekin sortuko diren ingurune berrien garapenaren lehen pausoak suposatuko ditu. Duela egun batzuk Pedro Sanchéz-ekin hitz egin genuen proiektu handi honi buruz eta komentatu genuen pauso txikiak errealitate bihurtzeko beharrezkoak direla eta hau da horietako pauso bat.

Proiektu hau benetakoa da eta itxura denez kudeaketa azkarrekoa Egingarria den proiektua da. Egun hauetan gauza asko entzuten ari gara. Paperak dena eusten du baina gobernatzeak suposatzen duen ardura kanpainan egiten diren proposamenetik erakutsi behar da. Nahi dugun guztia promestu dezakegu baina irundarrek ondo dakite zer izango den errealitate eta zer geratuko den hauteskundeetako beste agindu batean soilik.

20150520_102936