Gaur hiriaren leku pribilegiatua den Plaiaundiko Parke Ekologikoan egon gara eta bertan rugby instalazioak eta atletismoko pistak Zubietara eramateko proiektuari buruz hitz egin dut.

Hori dela aukera hoberena eta gaur inoiz baino gertuago gaude errealitate bihurtzeko. Dagoeneko proiektua jasotzen duen Plan Orokorra dugu, planeamenduen bateragarritasun protokoloa sinatu dugu Hondarribiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin eta Aldundiarekin elkarrizketa mahaia martxan jarri dugu lekualdatze honetan eta kokapen honen apustuan duten finantziazio ardura ziurtatzeko.

Eusko Jaurlaritzak eta arrazoi ezberdingatik, ia beti ezeztatu dituzten aukerak baloratu ondoren, eta leku aldetik dauden beharrak eta horrelako instalazioek behar duten irisgarritasuna kontuan izanda, Zubieta dela gure apustu irmoa.

Falta den beste kirol-instalazioetako bat eta irundarrek etengabe eskatu dutena estalperik gabeko igerilekua da. Zentzu honetan Txingudi Tenis klubarekin elkarrizketak oso aurreratuak daudela eta Udaletxeak, udalbatzan, duela zenbait aste, akordio batera iristeko balioko duen diru kantitate bat erreserbatu zuela. Hortik aurrera instalazio hauen erabilera publiko mota definitu beharko litzateke eta haraino garraiobide publikoa eraman beharko litzateke baita ere. Argi dagoena da hiriak denon erabilpen eta gozamenerako aprobetxatuko lituzkeela dagoeneko existitzen diren instalazioak, izan ere Irunen ez dugu estalperik gabeko igerilekurik ezta padel eta teniseko pista publikorik ere.

Kirol eremuan  Ideas para Irun web orriaren bidez jaso eta hauteskunde programan gehitu dugun eskaera bati buruz hitz egin dut: lasterketa bat; nahiz eta San Silvestre egunean ez izan (eskatu zen bezala), Hondarribian antolatzen denarekin ez kointziditzeko, Gabonetako oporretan izango da, familietara zuzenduta egongo da, eta kirol-froga baino gehiago kirol-jaia izango da.

Gure ustez irundarrek hau merezi dute: aurrera egiten jarraitu, errealitate egin daitezken ideiekin. Badakigu kanpainan gaudela, baina egun hauek pasa eta gero hiria ezin da lau urtez geldirik egon eta horretarako fidagarritasuna eta kudeaketa aproposa behar dira, ez kanpainako ideiak.

20150521_103335