IMG_1588

 

Partaidetza topaketetan lanari buruz hitz egin dugu askotan, gehien bat gazteekin eta bere lehen lana izateko aukera bilatzerakoan dituzten sailtasunekin. Guk, balioa eman nahi diogu Irungo gazteen prestakuntza handiari eta lehen lan aukera izateko erraztasunak eman nahi dizkiegu halaber, tokiko talentuari plataforma bat eskainita, “Talento Made in Irun”.

Gazte profesional irundarrei lan munduarekin lehen hartu-eman bat izaten laguntzeko ilusioarekin sortuko da plataforma hori, Udaletik kudeatuko diren beka profesionalen (Irun BK) bidez, beren profesionaltasuna, beren esperientzia eta ikasten eman dituzten urte luzeetan eskuratutako ezagutzak erakuts ditzaten.

Udalak Irun BK horiek eskainiko ditu toki administrazioan bertan, enpresa publikoetan edo plataformarekin bat egin nahi duten enpresa pribatuetan lan egiteko. Ordaindutako lanak izango dira, sei hilabeterako, beren prestakuntza bukatu duten eta Irungoak diren gazteentzat”, adierazi du alkateak.

Lehen aukera eskaintzen duten beka horietatik igarotzean erakutsi ahal izango dute, prestakuntzaz gainera, gauza direla edozein garrantziko proiektuak kudeatzeko, arriskuak beren gain hartzeko, grina sortzeko eta talde baten barnean modu profesionalean lan egiteko.

Praktika horien ondoren, Made in Irun Plataforma horretan sartuko da gazte horien curriculuma, eta erakundeentzat eta enpresentzat erreferentziako lekua bilakatzea nahi dugu hainbat esparrutako profesionalak bilatzeko orduan

Horrekin, lortu nahi dugu, alde batetik, gure gazteak lan munduan sar daitezen aukerak ematea, profesional irundar berrien kualifikazioari balioa ematea eta tokiko enpresei plataforma bat eskaintzea hiriko profesionalak ezagutu ditzaten, gazteek asko baitute emateko.

Bai Irun BK eta Talento Made in Irun Plataforma lanbide heziketa duten gazteekin daude lotuta, baina badire kontratazioa bultzatzeko beste sustapen ildo garrantzitsu batzuk, horiek ere 2015-2019 Programan garatzen direnak, lanbideratzeko zailtasun handiagoak dituzten kolektiboak (50 urtetik gorakoak, familia kargak dituzten emakumeak, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dutenak eta beste…) Irungo enpresetan kontratatzeko laguntzen ildoarekin loturikoak. Horren harira, hiriko enpresetako kontratazio horiek diruz-lagunduko dira eta Udalaren berariazko programarako kontratazioak ere indartuko dira, eragile zibikoak, esate baterako.